Hona hemen duela gutxi BBCk Hugo Chavez presidenteari eginiko elkarrizketa. Oso mamitsua eta argigarria, Venezuelako sistema politikoaren aurka egiten dutenek Chavez presidenteari entzun behar. BBC bezalako hedabideek zitalki ezkutatzen dute Israelen edota Britainia Handiaren botere atomikoa, eta Gazan edo Iraken gertatzen diren sarraskien erantzukizuna. Beste batzuek, Chavez presidente hautatuak bezala, hori salatzen dute. Jimmy Carter AEBetako presidente ohiak esan bezala, Venezuelako hauteskunde sistema onesta eta argia da.
2010-09-06
2010-09-01
'Zamora, Tierra y Hombres Libres' filmearen trailerra
Ezequiel Zamora jeneralaren figura oso maitatua da egun Venezuelan. Orain dela urtebete baino gutxiago estreinatu da "Zamora. Tierra y Libertad" izeneko filmea. Bolivatar guztiei gustatuko zaien pelikula, zalantzarik gabe. Hemen duzu trailerra.
2010-08-27
Hugo Chavez, Simón Bolivarren birsortzea
Hugo Chavezen mintzaldia Simon Bolivarren panteoian. Simon Bolivarren dokumentala ikusten baduzue berehala konturatuko zarete zein antzekoa den gure egoera. Estatalista nafarrok ere mantendu nahi dugu gure estatu zaharra. Euskal Autonomi Elkartea, Nafarroako Foru Komunitatea, Akitaniako departamentuak, Foix, Autxerri... guri lapurtutako lurrak, nafarrak direnak. Autonomistak, abertzaleak, espaniarrak eta frantsesak gure herriaren banaketan sinestsi eta bultzatu dutenek Bolivarren figura ez dute miresten. Berehala konturatuko zarete zergatik. 100 urtetik 100 urtera Bolivarren pentsamenduak dituen pertsonaren bat sortzen da. Amerikan, pertsona hori Chavez omen da. Nafarroako Estatuan nor izango da? Gure Errege Etxeko norbait ote? abertzaleren bat ote? Azken hori ez, abertzaleak gehienez Paez edo Santander bezalakoak lirateke. Guk ez dugu Paez (Venezuela, gure pareko EAE esaterako) edo Santander (Kolonbia, Goi Nafarroako Foru Komunitate espainiarra esaterako) bezalako abertzalerik. Guk Chavez bezalako bat nahi dugu, Simon Bolivarren ideiak dituelako, hots estatalista nafarrenak. Ikusi bideo hau eta gogoeta egin gure askatzaileaz. Gora Libertadorea... Gora Chavez komandantea! Gora Estatu Nafarreko agintariak, exilioan daudenak! Abertzaletasunetik ez da sortu Bolivar bezalako askatzailerik.
2010-08-20
David A. Gómez bolibartarraren mintzaldia Bilbao hirian
Berriki, gurekin egon da, Bilbao hiri nafarrean, David Gómez bolivartarra, Venezuelako PSUV alderdiko kanpo arazoetarako arduraduna. Oso mintzaldi ederra egin zuen Bilbo Zaharrean. Hona hemen atal bat bi zatitan.
2010-08-19
Simón Bolivarren gorpuzkinen azterketa
Uda honek notizia pozgarria eman digu guztioi, bai nafar estatalistei, bai eta amerikar petoei ere. Simon Bolivar libertadorearen gorpuzkinak aztertu dituzte Venezuelan behin Bolivarren gorpuzkinak Santa Marthatik (Kolonbia) Venezuelara eraman eta gero. Analisi zientifikoa egin dute, ADN probak eginez, gehiago jakitearren Simon Bolivarren figurari buruz. Alboko fotoan ikus daitezke gorpuzkinak eta kristalezko katabuta edo hilkutxa. Venezuelak Simon Bolivarren gaineko pelikula bat prestatzen dihardu eta gehiago jakin nahi da espainiarren arerio eta munduko askatzaile ospetsuari buruz. Nafarroan erne egon beharko dugu oso gai interesgarria delako guretzat. Gogora dezagun museoa dugula Bolibar-Ziortza herrian eta askatzailearen familia bertakoa zela aitaren aldetik. Elias Jaua Venezuelako presidenteordeak orain arteko datu guztiak azaldu ditu Venezuelako Telebistan.
2010-08-11
Fernado Amorebieta jokalariari Venezuelako selekzioan jokatzeko adoreak bidaltzen dizkiogu
Irudian ikusten den bezala zekarren Deiak kirol arloan Amorebietaren notizia, Athleticeko jokalariak Venezuelako selekzioarekin jokatzeko asmoa agertutakoan. Ziur nafarzale eta abertzale batzuek galdetu diotela beren buruari ea nor den Athletic horrelako aholkuak emateko.Beraz, Athletic futbol taldeak gomendioa eman dio Fernando Amorebieta futbol jokalariari Venezuelako selekzio nazionalarekin ez jokatzeko. García Macua presidenteak, Fermín Palomar presidenteordeak eta Joaquín Caparros entrenatzaileak gomendioa eman diote Venezuelako selekzioarekin jokatzeari uko egin dezan. Ez dut uste gauza bera egin dutenik Llorente eta Javi Martinez jokalari nafarrekin. Gainera, Espainiako selekzioarekin jokatu ahalko duelako itxaropena helarazi diote Iurretako jokalariari. Beste behin agertu dute Athletic-eko arduradunek beren desoreka futbol selekzio nazionalak direla-eta. Venezuelarekin trabak, Espainiakoarekin txaloak, antza. Horixe da gaur egun Athletic-ek duen bidea, espainiartasuna erakutsiz eta Espainiako abertzale bihurtuta. Horixe da hainbat euskal abertzalek duten talde eredugarria. Horrelako jokaerak elkartasuna erakutsi behar dute gugandik eta horrexegatik diot nik Fernando Amorebietak beraren nahia bete behar duela eta Venezuelan jokatu espainiar inperialistek Simon Bolivar libertadorearen selekzioa gorrotatzen dutelako.
Fernando Amorebieta Venezuelan jaio zen bertako gurasoak dituela, eta horri esker, herritartasun bi ditu. Horrek aukera ematen dio selekzio handi batean jokatzeko, nahiz eta Venezuelan futbolak ez eduki Europan duen arrakasta, ez dago gaizki gertatu dena Mendebaldeko nafarrok ezagut ditzagun Athleticeko arduradunen jokamoldeak. NIk, haiek ez bezala, animatu egiten dut Amorebieta Venezuelakoarekin joka dezan, baita inoiz selekzio nafarrarekin ere.
2010-07-10
Bolibartarrak elkarte kulturalaren sorrera
Bolibartarrak edo Bolivartarrak izena eman diogu Nafarroan sortu berri dugun elkarteari. Simon Bolivar Libertadorearen ideiak zabaltzeko xedez eta haren planteamenduak geure eginez, gonbitea luzatzen dizuegu gure bi blogetan parte har dezazuen. Mendebaldeko Nafarroako Bolibar herriskan sortzen da elkartea Simon Zaharra, S. Bolivar-en familiaren asabaren ohoretan.
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)